Zorionak, Mikel!

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2009-07-21 00:00
1

Mikel Astarloza (Euskaltel Euskadi)

Zaila da txirrindularitzak eragiten duen zirrara idatziz azaltzea, baina gaurko Tourreko etapa ikusi dutenek ulertuko dute esaten badut, oilo-larrua jarri zaidala. Lehenik eta behin, ez dagoelako lasterketarik, Frantziako Tourra bezain paraje ederretan barrena ibiltzen denik. Gaur esaterako,  hiru herrialdetan izan dira: Suitza, Italia eta Frantzia. Zoragarria benetan. Mendate garaiak, elurra ere bai hondoan...

Handik eta hemendik kolpe asko jasotzen ditu txirrindularitzak, beste kirolek baino gehiago. Ez da bidezkoa, beste kiroletan ere izaten baitira doping kasuak. Baina hori guztia ahazteko moduko egunak izaten dira txirrindularitzan, gaurko etaparen ostean, esaterako.

Bideoa: Mikel Astarlozak 16. etapa irabazi du

Alpeetan, San Bernard handia eta txikia igo dituzte korrikalariek, eta lehenik eta behin Amstrongen erakustaldia izan da: atzetik aurrera, kilometro pasatxo ziztuan egin du, gainerakoek baino urte gehiago izan arren, giharretan indarra ere baduela erakusteko. Eta ondoren, San Bernard txikiaren ostean, Mikel Astarloza pasaitarraren erasoak, ahalegin amaigabeak, emaitza izan du eta garaipena lortu du! Amak irratiz zoriondu du Mikel, eta hunkigarria izan da benetan. Gaur bai egun handia euskal txirrindularitzarentzat. Zorionak eta eskerrik asko gu gozarazteagatik!

Eñaut

Eñaut 2009-07-25 18:05 #1

Iepele!<br />Bueltau berri naiz alpietatik, ta kasualidadia bada ere, etapa hori ikusten eon ginan Petit St Bernardoko azken maldetan, ta bueno ikaragarrixa izan zan! Aupa Mikel ikaragarria!<br />


Utzi iruzkina: