Iratiko I. Tourra

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2009-07-05 00:00
2

Iratiko tourra izan da gaur, uztailak 5. Mauletik irten eta Iratiko bailara menditsu ederrean, ESAITek, Euskal Selekzioaren Aldeko Taldeak antolatuta. Bi lasterketa izan dira: 64 kilometrokoa bat, eta 126 kilometrokoa bestea.

Iratiko tourra (anoa-postua)

Eguraldi hezea izan dugu gaur Iratin; euri langarra, lanbroa... Baina ingurua eta giroa paregabeak izan dira.

Iratiko tourra (anoa-postua)
Lasterketa luzea neutralizatua izan da, hau da, tarteka, antolatzaileek korrikalariak elkartu dituzte, lehenengoen eta azkenengoen artean alde nabarmenik egon ez zedin. Hala ere, 55. kilometroan Bagargi mendate itogarria igo behar izan dugu, eta bertan lasterketa izan da. Txipek emandako denborarekin sailkapena osatu dute, eta hori izan da proba osoko lehia-tarte bakarra. Perfila ikusi eta ikaratzeko moduko malda pikoak ditu Bagargik, %12,5ekoak tartean:

Bagargi
Horrez gain, Burdinkurutzeta eta Oxkaxe mendateak ere izan ditugu tartean eta gogorra izan da benetan, 127 kilometroan malda gogorrak izan baitira tartean.

Lasterketaren perfila

7 lagun joan gara Elgoibartik: Koro Gabiola eta Iñaki Iraola ohituta daude bizikletan luze ibiltzen, besteak beste, Quebrantahuesos handia egin baitzuten orain bi aste. Bereziki polita izan da niretzat haiekin ibiltzea. Iñaki Goñi eta Iñigo Iturbe ere izan ziren Sabiñanigon, eta oso fin ibili dira gaur. Igor Elizburuk hand-bikean hartu du parte, proba laburrean eta haren neska-lagunak ere bizikletako ibilbide laburra egin du. Iratiko I. Tourra (Igor Elizburu eta Hiart) Azkenik, Saioa Iriondo eta ni neu, Ainhoa Lendinez. Beti bezala, ikaratuta joan naiz, ez bainago ohituta bizikletan horren saio luzeak egiten. Bagargi ere helburu gogorra zen denontzat.

Iratiko tourra (Koro Gabiola)Iratiko tourra (Iñaki Iraola) Iratiko tourra (Iñigo Iturbe)Iratiko tourra (Iñaki Goñi)

Hala ere, atera gara, eta oso ongi pasatu dugu. Saioak esan digunez ez du Bagargiko gaina igo, furgonetan joan da, baina gainerakoan ibilbide osoa egin du. Koro zorionak! Ikaragarria, emakume hau ez da nekatzen! Hemen ikusi dezakezue Koro Bagargi igotzen.

Eta azkenik eskerrak eman nahi dizkiet nire familiakoei, aldamenean joan baitzaizkit ia lasterketa osoan.

Iratiko tourra (Ainhoa Lendinez)

Bagargiko mendateko krono-igoeran 6 emakume eta 126 gizonezko izan gara. Igoeran lehena Mikel Azparren donostiarra (24:57) izan da gizonezkoetan:

Emakumeak (6 guztira):

Postua
Izena Denbora
1
Ainhoa Lendinez
38:28
3
Koro Gabiola
44:58

Gizonezkoak (126 guztira):
Postua
Izena
Denbora
85
Iñaki Goñi
42:31
99
Iñaki Iraola
44:59
108
Iñigo Iturbe
47:52

Podiuma:

Podiuma
Sailkapen osoa
Koro Gabiolaren bloga
Gara egunkaria
Argazki gehiago
Argazki gehiago

itxaspe

itxaspe 2009-07-05 23:01 #1

Makina!!!! Zorionak neska!!!

oso ondo ibili gera gaur, ni piloa sufrituta betiko bezela aldapak eta daudenen, baina listo!! ufff. portu txarra.. ehh!! jeje

Hurrengo urten QHn ikusten gera! beno, ez zaitut ia ikusiko , baina beno, jeje

itxaspe

itxaspe 2009-07-06 23:53 #2

Zorionak guapísima!!!

oso oso ondo egin zenuen!!! la leche..

ahhh.. nere bideo bat dago, ikusteko ze sufrimentua pasatu nuen Bagargin.. jaja.. en fin..
http://www.argazkimartxa.com/joomla/index.php?option=com_content&task;=view&id;=126&Itemid;=122

Utzi iruzkina: