4 elgoibartar, Lakuntza-Aralar mendi-lasterketan

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2007-06-17 00:00
4

Ekainaren 17an 334 lagunek hartu zuten parte Lakuntza-Aralar mendi-lasterketa gogorrean, eta tartean, 26 neskak. 28 km eta erdiko ibilbidean, hainbat gain igo zituzten korrikalariek, eta Irumugarrieta mendia izan zen puntu gorena: 1.431 metroan. Ionut Zinca eta Nerea Amilibiak irabazi zuten lasterketa. Elgoibarko lau kide izan genituen, mendi-lasterketetan benetan zailduak eta oso denboraldi ona egiten ari direnak: Jon Revert (Urgaziko kidea), David Conde, Xabier Bergaretxe eta Unai Narbaiza. Azken horrek min hartuta lasterketa utzi behar izan zuen. Hona hemen sailkapena eta denborak:

Postua Izena Denbora
30 Jon Revert 02:34:24
31 Xabier Bergaretxe 02:34:24
35 David Conde 02:36:54

Sailkapen osoa: http://www.lakuntza-aralar.com/

Andoitz

Andoitz 2007-06-20 14:01 #1

Laisterketa horretan Xabier Bergaretxe elgoibartarrak ere hartu zaban parte, Jon Reverten denbora berian bukatuz. Unai Narbaiza, jaixotzaz Eibartarra dan elgoibartarra ere bertan izan zan, baina erretirau in bihar izan zaban, txorkatilako mina dala ta.

ainhoa

ainhoa 2007-06-20 14:07 #2

ainhoa

ainhoa 2007-06-20 14:10 #3

<p>beti gertatzen da berdina! eta beiratu nuen e! baina oraingoan BERBARETXE jarri dute, horregatik ez nuen ikusi. gainera, beti nabil eskatzen herria jartzeko baina ez dutenez jartzen ba oso zaila da denak kontrolatzea. dena den, eskerrik asko!</p>

Andoitz

Andoitz 2007-06-20 14:58 #4

<p>Zorionak Ainhoa horren azkar erantzutiarren. Hala da bai, Berbaretxe jartzen zaban, ta horrela zaila Xabier Bergaretxe topatzia.</p>

<p>Segi horrela!</p>


Utzi iruzkina: