BABESTU Uliako Mintegietako parkea // SAVE THE PARK
Udalak aurten bertan etxeak eraiki nahi ditu parkean. Udal-plenoan onartu nahi dute behin-behinekoan datorren astean.
Parkearen erdia baino gehiago adreilu bihurtuko da.
Parkea pasillo estu bat baino ez da izango. etxeak eta ur-biltegien artean.
Sartu www.change.org gunean eta sinatu udalari bidaliko diogun eskaera.
Zer egin dezakegu? Zer egin dezakezu parkea babesteko?
Etorri parkea ikustera. Familia eta lagunak ekarri parkera otsailaren 28an. Egun horretan auzolana egingo dugu, egun horretan umeentzako jolasak izango dira TXIKI-FOXekin. Igande horretan argazki bat egin nahi dugu zuekin guztiekin udalari EZETZ esateko, parke hau hipotekatu nahi dutenei gure aldarrikapena entzuteko esango diegu. Goizeko 10:00etan parkean!
Egin dezakegun beste”gauzatxo” batzuk:
- Sartu www.change.org gunean eta sinatu udalari bidaliko diogun eskaera
- Zabaldu handik eta hemendik gure kartela: Kartela-PARKEA BABESTU.pdf
- Uliako Lore-Baratzak proiektura hurbildu eta hasi lanean gurekin ????
- Bidali egizu email bat uliakomintegiak@gmail.com.
Azaldu zein diren zure kexkak eta zalantzak. - Bisitatu Facebook-eko gure orria, Uliako Mintegien Lagunak /Amigos del parque de Viveros de Ulia, eta konpartitu gurekin azalduko diren albisteak.
- Begiratu aldizka Uliako auzo-elkarteko blog hau eta en la cuenta Twitter.eko @uliatarrak kontua.
Nahi baduzu pasa zaitez boligrafoarekin sinatzera elkartetik (Ategorrieta 67, Donostian), edo parketik (Ulia pasealekua, 15-17, edo Alkate J. Elosegui, 52).
Iruzkinak
Utzi iruzkina: