Firefox

txurrunbillo 1456153409801 Txurrunbillo | 2007-01-14 14:16
3

Iban Arantzabalen hitzaldia izan genuenetik Firefox erabiltzen dut.
Hitzaldia ematen zegoela internetarekin arazoak izan zituen eta galdetu zigun aber ez geneukan unibertsitatean Firefox eta erantzuna ematean (ezezkoa) bere abantailak azaldu zizkigun eta zeharo konbentzitu ninduen.
Gainera nik beti kontraseñekin arazoak izaten ditut eta baita erabiltzaile izenekin, Firefoxek beti gogorarazten dizkit.
Gainera euskaraz da eta googelen informazioa aurkitzerakoan zerbait euskaraz sartzen baduzu erantzunak ere euskaraz dira.
Eta, birusen aldetik ohartzen ez banaiz ere nire ordenagailua askoz ere babestuago dago.

Josu

Josu 2007-02-12 00:39 #1

Ostegun gauean lagun bat konbentzitu nuen Firefox probatzeko. Ostiral eguerdian mezua bidali zidan emozionatuta, "la mozilla esta es la vida". Jaja.

2007-02-12 21:44 #2

egixa esan klaseko lan bat zan hau idaztia ta gauza txarrik ezin idatzi, baña, bai zure lagunakin bat nao "la mozilla esta es la vida" jejejeje

FoRTu

FoRTu 2007-05-31 12:43 #3

Arrarua da Antzuolatar baten bloga aurkitzea (pentsatzen neban bakarra nintzala xD) Ezkerrak gentia animatzen doiarrela.

Ni aspalditik Firefox erabiltzailea naiz. Internet Exploreraren ondoan, gauza asko sinpletu egiten ditu, eta nabigatzeko modua guztiz aldatu egiten dizu. Adibidez lanean Internet explorer-a erabiltzen dotenian oso arraro sentitzen naiz, pestañak faltan botatzen ditxut (IE7 koak oso patetikuak dia).

Utzi iruzkina: