zorrezto

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-11-27 22:20

Birao gutxi izango dira zorrizto baino iraingarriagoak. Pertsona zorritsuari esaten zaio, eta, hedaduraz, kalamidade hutsa denari. Nahikoa desgrazia da, bai, burua zorriz beteta izatea. Baina, gaur egun, krisi ekonomikoa dela eta ez dela, gero eta gehiago dira zorriz ez ezik zorrez ere gainezka daudenak. Hori ere ez da kalamidade makala! Horiek ere merezi dute adjektibo bat. Zorriz beteta daudenak zorrizto badira, zorrez itota daudenak zorrezto izango dira, ezta?

 

ZORREZTO: zorrez beteta dagoen pertsona.


Utzi iruzkina: