ziberyonki

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-10-06 13:58

Ez dugu ukatuko gaurko ezberbaren aurrizkiari erantsi diogun hitzak konnotazio txarrak dituela, baina zer egingo diogu: gustatu egiten zaigu, boxelari baten indarraz kolpatzen gaitu eta. Eta, gainera, ezberbak edozein hizkuntzatarako balio du.

 Sare sozialei lapaturik egoten dira ziberyonkiak, zibersare pelagiko horietan amaraundurik. Ez dute beste berbagairik: dena da Facebook, Twitter, MySpace, Tuenti... Hor ez bazaude, jai duzu: ez ei zara inor. Lehen telebistarik ez bazenuen, K.O. gelditzen zinen, elkarrizketa guztietatik kanpo. Gauza bera gertatuko ote zaigu sare sozialen ozeanoan murgildu nahi ez dugunoi?

 Izugarria da: milaka lagun izan ditzakezu ziberespazioan. Ziberlagunak. Mamuak. Nola eman jaten horiei guztiei? Zenbat ordu behar dira? Zein da ziberespazio horretan izaten diren elkarrizketen mamia? Ala mamirik gabeko ogia da hor zerbitzatzen dena?

 Tira, utz ditzagun psikofardo horiek alde batera, eta eman dezagun gaurko ezberbaren definizioa:

 ZIBERYONKI: egun osoan sare sozialetan sartuta dagoena; sare sozialen heroinomanoa.


Utzi iruzkina: