Zergatik
Zergatik potorroak
itsas labarreko harri horretan pausatzen dira
eta ez ondokoan?
Zergatik ubarroiak
ibaiko arbola horretan eskegitzen dira
eta ez ondokoan?
Bakarrik aizkolariak daki
mozten ari den enborra
pagoaren ipurdikoa dena.
Aizkolariak
besoak zabaltzen ditu
ubarroiek eta potorroek egiten duten bezala
galtzarbeko izerdia sikatzeko.
Lodinowsky
Iruzkinak
Utzi iruzkina: