Zapata zaharrak
Zapata zaharrak:
hor zaudete, lo,
umetako olgetez gastatuak,
debekuen xarmaz lokaztuak,
ihesez eta arriskuz zamatuak.
Gaur,
nire bizitzako urte guztiak bete ditut,
eta hemen nago,
zuei begira.
Txiki geratu zarete,
bizitza bera bezala.
Eta, esadazue:
hor daude oraindik,
zuen zola higatuetan,
ibilitako bideen gomutak?
Hor daude
domeketako txikleen lorratzak?
Hor, agian,
habien bila igotako arbolen azalen arrastoak?
Gogoan duzue
errail amaigabeetan egindako oreka ariketak?
Edo dena galdu da?
Hor zaudete, lo,
zapata zaharrak.
Txiki geratu zarete,
bizitza bera bezala.
Hor zaudete, lo,
museoko piezen antzera,
nire bizitza bera bezala.
Zuen balioa
oroitzapenetan kalkulatzen da,
sentimenduetan,
hain txiki geratu zaidan
bizitza hau bezala.
Bizitza erreus hau bezala.
Ron Sniakin
Iruzkinak
Utzi iruzkina: