Ostadarra

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2024-05-18 16:04

Lasterketa buruan zihoan. Tropela han atzean zetorren, baina bazuen tarte nahikoa azken metroetan garaipenaren gozoa dastatzeko. Berea zen munduko txapelketa!

Gozamen hartan, zerurantz begiratu eta ostadarra ikusi zuen. Hunkiturik geratu zen, helmugatik hamar metrora.

"Zelako edertasuna", esan zuen, eta begirada zeruari itsatsita geratu zitzaion ostadarraren ikuskizuna iraun zuen bitartean.

Ordurako tropel guztia helmugaratua zen, baina horrek ez zuen axola.

"Ostadarra beti izango da ederragoa zeruan nire maillotean baino", pentsatu zuen zoriontsu.

Bernardo Kapanaga


Utzi iruzkina: