Orrialde zuriko gorpua

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2024-05-05 10:03

Eskoziako herri hartara joan nintzen, bertako liburutegiaz esaten zena egiaztatzera.

-Hemen saltzen dituzue... zera... liburuak orri zuria dutenak...

-Bai, apal horretan daude -erantzun zidan saltzaileak, eta, haren tonuagatik, inpresioa izan nuen gogaitua zegoela galdera hari erantzuten.

Liburu bat hartu nuen bertatik, eta aulki batean jesarri nintzen irakurtzera. Arratsaldeko hirurak jo zutenean, orri zuria topatu nuen. Orduan konturatu nintzen liburu haietaz esaten zena gezurra zela, hots, irakurleak bat-batean hiltzen zirela.

Ez, ez zen horrela izan. Norbaitek heldu ninduen atzealdetik eta aizto zorrotza sartu zidan bihotzean. Burua ozta-ozta jiratu eta Julio Cortázarren mamua zela ikusi nuen.

Eta sinisten ez badidazue, zatozte Eskoziako herri honetara eta nire gorpua ikusiko duzue arratsaldeko hiruretan liburu bateko orri zurian, mikroskopioz ikusteko tamainara ekarria.

Bernardo Kapanaga


Utzi iruzkina: