Oleazioa

Oleazioa Txistu y Tamboliñ | 2009-01-23 15:56

Hilaurrenean zegoela
izandako amodio, maitale eta amorante guztien irudiak
burutik pasatzen hasi zitzaizkion
banan-banan
flashak balira bezala.
Konturatu zen
irudi guztien artean
mutil bi zeudela,
eta aukeratzen jakin ez izanaz damuturik edo
oleazioa ematen ari zitzaion apaiz gazteari
musu bat eman
eta hil  egin zen.


Lodinowsky



Utzi iruzkina: