Nire maitasun porroten alfabetoa
Arantzak bihotza ziztatu zidan lehen ezetzarekin
Bihotzi bihotzerrea eragiten omen nion
Concha maskor itxia izan zen beti niretzat
Domekak esan zidan berarekin jai nuela
Eguzkiñerentzat ni eklipse bat bezalakoa nintzen
Fatimak zera esan zidan: mirariak Lourdesen!
Garbiñek zikin jokatu zuen nirekin, plantatuta utzi ninduenean
Haizea basamortuko sirokoa bezain hotza zen nirekin
Iragarnek ez ninduen ikusi nahi ezta iragarkietan ere
Jaione oso iaioa zen ni sufriarazten
Korok ez zidan kantatzen utzi bere maitasunen abesbatzan
Lorearentzat ni plastikozko lilia nintzen
Maitederren gorrotoak nire bizitza itsustu zuen
Nekane hasi orduko kantsatu zen nirekin
Oihana erre egin zen nire txorakeriekin
Pizkunderen bihotza itzalita topatu nuen
Querubinak infernuko aingerutzat hartzen ninduen
Rocioren ukoagatik begiak ihintzez busti zitzaizkidan
Saioarekin lehen saioan geratu nintzen K.O.
Trinitate konkistatu? Ezta aitaren, amaren eta izpiritu sainduaren laguntzarekin ere!
Usoa ezin izan nuen sekula ere ehizatu
Victoriaren bihotza ezin izan nuen egundo ere bentzutu
Xixilirengatik xurrutera jo nuen, xoxo hutsa nintzela xuxurlatu zidanean
Zorionek munduko pertsonarik dohakabeena egin ninduen
Zigor Andia
Iruzkinak
Utzi iruzkina: