Munduko idazlerik onena

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2024-05-19 19:06

Buruan egundoko istorio ederrak asmatzen zituen, baina nagia zen haiek guztiak paperean idazteko.

Eta, hala ere, zoriontsua zen: munduko idazlerik onena sentitzen zen, lerro bat idatzi gabe ere.

Eta handiena: ez zegoen mundu osoan literatura-kritikaririk sentimendu hura zapuztuko zuenik.

Bernardo Kapanaga


Utzi iruzkina: