MIKROANDOSILLOAK 27
(Hodeiertza)
261- Utopiak hodeiertzean bizi dira.
262- Hodeiertza geografia migratzailea da.
263- Hodeiertzean itzartzen bazara, ilargikume bi izango dituzu begietan.
264- Hodeiertza bizigabe biziduna da.
265- Eguzkia hodeiertzean sartzen denean, oporrak dira.
266- Ortzadarra eguzkiaren eta euriaren arteko hodeiertza da, teknikolorrean.
267- Gosea hodeiertzez elikatzen da.
268- Zoaz hodeiertza makila batez bitan banatzera!
269- Belaontziak hodeiertzean lumak dira, itsasoan bideak idazten.
270- Hodeiertzaren misterioa heriotzarena bezalakoa da, baina alderantziz: handik hona etor daiteke, baina gu ezin gara sekula hemendik hara joan.
Vittu Cherigan
Iruzkinak
Utzi iruzkina: