MIKROANDOSILLOAK 26
251- Zeure buruaren jabe ez bazara, nola egin dezakezu zeure buruaz beste?
252- Zein botikak osatzen du langileria?
253- Zertan ari zen pentsatzen Sortzailea intsektu hari argia ipurdian ipini zionean?
254- Zein dira hondoa jotakoen hondasunak?
255- Hirukoitzak jaiotzen badira, ama zer egiten da? Laurdendu?
256- Zein erreskate-taldek salbatuko gaitu galmenditik?
257- Badaukagu mundu hau konpontzeko aztirik?
258- Nori interesatzen zaio zerura joatea behin hilez gero?
259- Daltonikoek ere gorriak ikusten dituzte?
260- Maitasunez hiltzen denak bere bihotzaz beste egiten du?
Vittu Cherigan
Iruzkinak
Utzi iruzkina: