MIKROANDOSILLOAK 20

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2010-12-14 10:09

191- Bizitza laburregia da bizitzaz pentsatzen ibiltzeko.

192- Arazoak aditz iragangaitzak dira.

193- Ozono zuloa biriketan fabrikatzen da.

194- Telefonoak jotzen duenean, kilkerrak ametsetan dabiltza.

195- Munduaren benetako dimentsioa ozeanoaren hondotik ikusten da ondoen.

196- Amamak katu bat du bularrean miauka.

197- Enperadore, menperadore.

198- Loezinak desorrazten nau.

199- Nork egiten die autopsia sumendiei?

200- Zenbat katastrofe biltzen diren espermatozoide bakar baten!

 

Vittu Cherigan


Utzi iruzkina: