MIKROANDOSILLOAK 19

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2010-11-16 18:49

(SIGLAK)

 

181- Eboluzioa (!): lehen, PC Partido Comunista zen; orain, berriz, Personal Computer da.

182- HIESdunen ihesean bizi gara.

183- Zertarako behar dugu NANa nortasun edota nazio agiririk ez dugunok?

184- OHEak zeruan!

185- ETA ez zen ba juntagailua?

186-  WWW mundu birtualaren sismografo menditsua da.

187- EAEren erdia tunela da.

188- BPGa jangarria da?

189- Euskal PENa: idazle euskaldunen kluba.

190- ISO ziurtagiriari iso!

 

Vittu Cherigan


Utzi iruzkina: