Maisuaren makila
-Esan didate makila bat eramaten duzula gelara -esan zion zuzendariak irakasleari.
-Halaxe da. Astakeria galantak esaten dituzte eta...
-Ez duzu uste gogorregia zarela? Gure eskolan debekatuta dago ikasleak jotzea.
-Ez jauna, nik ez ditut ikasleak jotzen: ikasleren batek astakeria bat esaten duenean neure burua zigortzen dut, irakasle txarra izan naizelako.
Bernardo Kapanaga
Iruzkinak
Utzi iruzkina: