lerrorismo
Idazluma batzuk gorrotoaren gorreriak jota daude. Gorrotoak gorreria eragiten du, baita itsukeria ere. Gauza txarra eta itsusia da lerrorismoa. Egunotan sutautsa harrotu du Fernando Aramburu lerroristak. Hona hemen haren berbalak: euskal idazleak ez dira libreak, haien aho-lumak diru-laguntzen eskuak estaltzen ditu eta; euskal irakurleak fikzio hutsa gara (208 pertsona ei gara, edo, asko jota, 503); Bernardo Atxagak ez du adorerik esan behar dena esateko…
Aspertuta gaude aldian-aldian horrelako pitokeriak entzuten eta irakurtzen. Lerrorismoak ez du inolako meriturik. Onena, aintzat ez hartzea, jaramonik ez egitea. Guk geureari ekin behar diogu: euskal produktuak sortzen eta kontsumitzen. Eta zinez diogu hain herri txikia izateak meritu handiagoa ematen digula, oso produktu onak sortzen baititugu. Adibidez, Bertsolari filma. Fernando Arambururi eta bera bezalako lerroristei bihotz-bihotzez gomendatzen diegu dokumental zoragarri hori, bihotzean trabatuta duten gorrotoa beratzen lagunduko dielakoan.
LERRORISMO: gorrotoaren itsumendiak eragindako testua, asmo txarrez idatzia.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: