Kukuaren kanta
Olerkiak
idazten aintziraren ondoan nengoela
kukua kabitik kantari:
- Zertan zabiltza?
Hau ez da aintzira, ez lakua ez urmahela
Hau pantanoa da,
Hara hor koka-kola lataren ugerra
Patata opilaren olioa
Eta bakailao musika tentela.
Orduan orhoit cedin Pierris Iesufec erran ceraucan hitzaz, ceinec erran
baitzeraucan…
Eguzkia hartzen pantanoaren ondoan netzala
Kukuak kabitik kantari:
- Zertan zabiltza?
Biluzik, eguzkiari jarrita soa
Zu bai inozoa!
Dirurik aldean ez badaramazu
Ohiturarekin egingo duzu estropozu
Oilarrac io deçan baino lehen, hiruretan vkaturen nauc.
Esku bat urrez beterik
Eta bestea zakilari helduta
Kukua kabitik kantari:
- Zertan zabiltza?
Ez al zaitu inork maitatuko
Kotxe eder baten aintzira zoragarri honetara ekarriko
Eta ilargiaren azpian biluzik bainatuko
Kanpaijole txotxolo hori?
Eta campora ilkiric nigar egin ceçan mingui.
Mat. 26-75
Lodinowsky
Iruzkinak
Utzi iruzkina: