koipeilustre
Hara zer dioskun Labayru Hiztegiak koipelustre berbaren gainean:
1 adj adulador -a. Koipelustre ederra agertu da gaur. ~ lausengari, losintxari
2 adj. pesado -da, cargante, molesto -ta. Zagoz isilik behingoz koipelustreori!
Denok izan dugu lagunen artean koipelustreren bat. Zenbat komeria horrelakoei ihes egiteko! Bada, gaur aurkezten dugun ezberbak koipelustre mota bat erretratatzen du: sasijakintsua, bere burua orojakintsutzat duena. Entzutekoa da haien berba-jario amaigabea! Beste ezberba bat asmatu beharko genuke haien berritsukeria definitzeko, uholde, elurrolde eta abarroldeen irudira: hitzolde. Beste modu batean esanda: goranzko intelektuala.
Haientzat guztientzat gaurko ezberba:
KOIPEILUSTRE: pedante gogaikarria, jakituria neurri eta ganora barik morokiltzen duena, enteratuena bera dela agerrarazteko.
Gaur ere Berrian agertu da Erramun Gerrikagoitia koipeilustre horren beste gutun bat.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: