Kloroa
Igerilariak
ezin zuen kloroaren usaina
gorputzetik aldendu
itsatsita zeraman
(marrazo hegatsak sikatzeko faktorian ari diren langileena omen da usainik sarkorrena)
guapoa zen ordea
aingeruzkoaren eta edertasunaren haragitze gorena.
Armanik
usaina kenduko ziola agindu zion
baldin eta berarekin oheratzen bazen.
Carolina Herrerak
ezkontzeko eskatu zion.
Armanirekin oheratu,
Carolinak esposatu
baina kloroak azalari itsatsita zirauen.
Mari Anbotokoak
intsusaz eginiko ukenduarekin
gorputza igurtzi
eta kloroaren sunda kentzeaz aparte
lamia bat bidali zion
igeriketan
txapeldun egiteko.Lodinowsky
Iruzkinak
Utzi iruzkina: