Juduen erregea

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2023-12-25 20:54

Netanyahu israeldarren presidenteak jakin zuenean juduen erregea jaio berri zela, Shabak barne segurtasunerako agentziari agindu zion iker zezan jaioberri hartaz esaten zena egia zenentz.

Shabaken txostena irakurrita, umea arriskugarria izan zitekeela pentsatu zuen, eta hiltzea erabaki zuen, haren gurasoak Hamaseko kideak zirela argudiatuta.

Misila jaurtitzeko agindu zuen.

"Nik ez dut kale egingo", pentsatu zuen, bi mila urte lehenago Herodesi gertatu zitzaiona gogoratuta.

Bernardo Kapanaga


Utzi iruzkina: