itauna
— Nahi duzue beharrik egin gabe bizi? —itaundu zien Djehak oasiko biztanleei.
Gizon hark ospe
handia zuen. Jakitun handitzat zuten.
— Bai! —oihu egin zuten haren inguruan bilduek.
— Bada, erantzuna jakiteko, zuetako bakoitzak dirham bat eman behar dit.
Denek eman zioten dirham bana, baita ume txikienek ere.
Orduan, Djejak astoari arre esan eta astiro-astiro urrundu zen oasitik.
(Joseba
Sarrionandiaren Galdera ipuinaren aldaera)
Bernardo Kapanaga
Iruzkinak
Utzi iruzkina: