Inurria eta txitxarra (1)
Neguko egun baten, txitxarra inurriarenera joan zen.
-Gosetuta nago. Emango zenidake zure biltegitik janari apur bat?
-Ezta pentsatu ere! Zergatik eman zenuen uda guztia kantuan, ni lanean nenbilen bitartean nire biltegia janariz betetzeko?
-Nire kantuak zure lanaren aringarri zirenez, abesti bat amaitu bezain laster "beste bat, beste bat, beste bat" hasten zinelako.
Bernardo Kapanaga
Iruzkinak
Utzi iruzkina: