Hirugarren Mundu Gerra

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2024-03-25 12:33

Putinek eta Bidenek Hirugarren Mundu Gerra deklaratu zioten elkarri, eta arma nuklearrak jaurtitzeko botoia sakatzera zihoazenean, gauza xelebrea gertatu zen:

Putini kakalarria etorri zitzaion, eta, komunean jesarrita zegoela, Wagner talde mertzenarioaren kide ultraortodoxo batek komun-zuloan jarritako lehergailuak eztanda egin zuen eta bere kakan zipristinduta hil zen.

Bidenen heriotza ere bitxia izan zen. NATOren egoitza nagusira joan zen eta, balientekeria bat egitearren, igogailua hartu beharrean eskaileretan gora joan zen. Baina, bere zoritxarrerako, ez zuen ikusi lurrean Trumpen jarraitzaile fanatiko batek utzitako banana-azala. Bada, hura zapaldu eta eskaileretan behera amildu zen. Kraneoa txiki-txiki eginda geratu zitzaion koitaduari.

Eta horrela libratu zen mundua Hirugarren Mundu Gerratik.

Bernardo Kapanaga

Oharra: autopsietan ikusi zuten Putinek erraiak ustelduta zituela, eta Bidenek burmuina pipiak janda. Horrek zer pentsatua ematen du: ibilgailuek urtero IATa gainditu behar badute, zergatik ez dute pasatzen munduko gidariek azterketa fisiko-psikikoa? Mundua gidari barik geratuko zelako? Eta hala balitz, zer? Lurrak egunero buelta osoa ematen du inork agindu barik!


Utzi iruzkina: