Hautsontziak
Diputazioak
kalera ematen zuen ate handia zuen
eta hautsontzi handi bi alboetara.
Ezkerreko hautsontziaren ondoan
bi idazle zeuden zain
euria noiz atertuko
Idazle batek guardasola automatikoa atera zuen
baina guardasol hauek txikitxoak dira buru bi estaltzeko.
Bitartean blai eginda zetorren eskale bat
ezkerreko hautsontzira hurbildu zen
zigarro mozkinak batzera.
Atertu zuenean
idazleak joan egin ziren
bakoitza bere bidetik.
Eskaleak ere alde egin zuen
eta ni zigarroa erretzen jarraitu nuen
zure zain.
Lodinowsky
Iruzkinak
Utzi iruzkina: