Etsipena

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2008-11-18 22:42

Makur bizi gaituk

eta ez diagu akaso berriz burua

altxatuko.

 

Noiz hasi zen dena?

Harriak galsoroa hondatu zigunean?

Edo etxetik aienatu zenean Katixa,

"astapito" eta "majadero alua" erranez?

Edo labezomorroek Tokioko burtsa

.hartu zutenean?

No es facil compay.

Makur eta narras bizi gaituk.

 

Ez diagu saudaderako

egonarririk ere.

Erreka jo diagu eta ez gaituk

gehiago atzo ginenak.

C'est catastrophique.

 

Ez dantza, ez kanta.

Ez botilatu ardo lehor horretarik.

Bego dena horretan.

Ez gehiago hitzik ere.

Futbolari etsituak ezin argiago

erran dik irratian:

"Gauzak dauden bezala

ez daukagu kanpaia jotzerik".


Teresa Igeregi







Utzi iruzkina: