Estralurtarren inbasiñue
Bai, goiz eguzkitsu hartan agertu ziran estralurtarrak, plasma ernaltzailea jaurtiten eben euren makina haziztatzaileekaz. Euren kirtenak atsegin haundiagoa eskeintzen eben, askoz malguagoak ziran, eta endemas askoz denpora luzeagoan egoten ziran tente. Zer esanik be ez, euren eraginkortasun ernaltzailea ehuneko ehunekoa zan.
Harrezkeroztik, andrak gizonai lepoa emoten hasi eta denbora gitxian osoro ahaztu eben. Gizonak, ostera, jo-ta-hustuta gelditu ziran, goitik behera saminduta. Eguneroko kontua bihurtu zan gizonantzako kale gorrian kanpaia joten hastea andran aurrean, baita momorrorik momorroenak baziran be. Bitxidendak harribitxiak saltzeari itxi eutsoen, eta euren kristal blindatuen atzean aldizkari pornografikoak jarten hasi ziran, kilate erotiko askoren truke baino eskuratu ezin ziranak. Bortxatzaile taldeak antolatu eben desesperatuenak, eta iñoz ikusi bako indarkeriaz eraso eutsien andrai kale ilunetan. Narrutan egitea dogma sakratua bihurtu zan, eta estralurtar ernaltzaile ahalguztidun hareek ziran horretarako abagunea euken sazerdote bakarrak.
Holakoa zan egoera, ze doan hasi behar izan ziran banatzen drogie eta alkohola (batez be ardaoa), eta komunikabideak norberan txorokila zelan sustarretik ebagi hasi ziran espliketan. Kanpaña horrek kriston eragina euki eban, baina erabilitako tresnak hain ziran eskasak (pianoen tapak, harriak alkarren kontra, kristal apurtuak, zurezko pertsianak, basorako laban ugertuak...) ze arin baten egundoko izurria zabaldu zan, lurbira osoan ar guztiak akabatu ebazana, eta horregaitik gaur da eguna zeinetan bakarrik gelditzen garan andrak munduan, gure estralurtar ernaltzaileekaz batera.
Maria Bidetako
Maria Bidetako
Iruzkinak
Utzi iruzkina: