Betaurrekoak (3)
Salmahaiko betaurreko batzuk seinalatu nituen.
-Proba ditzaket?
-Jakina! Baina horiek bereziak dira. Pentsamenduak irakurtzen dituzte.
-Nola?
-Jartzen badituzu, nire pentsamenduak ikusiko dituzu.
Salmahaitik kontu handiz hartu eta jarri egin nituen.
-Pentsatu betaurrekoen prezioa. Asmatzen badut, salmahaiko betaurreko guztiak erosiko dizkizut. Bestela, salatu egingo zaitut, iruzur egiteagatik.
Dohainik eraman nituen guztiak.
Bernardo Kapanaga
Iruzkinak
Utzi iruzkina: