Betaurrekoak (2)
Salmahaiko betaurreko batzuk seinalatu nituen.
-Proba ditzaket?
-Jakina. Baina horiek bereziak dira. Pentsamenduak irakurtzen dituzte.
-Nola?
-Jartzen badituzu, nire pentsamenduak ikusiko dituzu.
Salmahaitik kontu handiz hartu eta jarri egin nituen.
-Zer iruzur mota da hau? Ez dut ezer ikusten!
-Asmatu egin duzu: ez nintzen ezer pentsatzen ari.
Bernardo Kapanaga
Iruzkinak
Utzi iruzkina: