Betaurrekoak (1)
Salmahaiko betaurreko batzuk seinalatu nituen.
-Proba ditzaket?
-Jakina. Baina horiek bereziak dira. Pentsamenduak irakurtzen dituzte.
-Nola?
-Jartzen badituzu, nire pentsamenduak ikusiko dituzu.
Pentsakor geratu nintzen.
-Ez, kasu horretan hobeto zeuk jartzen badituzu. Ea asmatzen duzun zer nabilen pentsatzen.
Salmahaitik kontu handiz hartu eta jarri egin zituen. Ondo ematen zioten.
-Zera pentsatzen ari zara, ez dudala asmatuko zer ari zaren pentsatzen.
Poltsikotik labana atera eta zintzurrean sartu nion.
-Asmatu egin duzu!
Bernardo Kapanaga
Iruzkinak
Utzi iruzkina: