Baserriko lanak

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2023-12-08 16:27

Bazen behin baserritar bat, halako batean oporretan joatea otu zitzaiona. Sorora joan, eta txorimaloari  esan zion bera kanpoan zen artean arduratu zedila baserriko lanez.

Bueltatu zenean, dena hankaz gora topatu zuen: oiloak azeriak eramanda, azienda gobernatu barik, belarrak bildu eta metatu barik, patata ateratzeke, lore guztiak eguzkiak erreta...

Haserre bizian joan zen sorora. Hantxe zegoen txorimaloa, geldi-geldi, lo antzean.

-Ez duk kolpe zorririk jo, alfer horrek! Lastairako artilea baino faltsuagoa haiz!

Orduan konturatu zen soroko ortuariak hondatuta zeudela, txoriek eta orkatzek janda.

-Hire lana ere ez duk egin eta, erlemando horrek!

Orduan txorimaloak, burua apur bat altxatuta, zera erantzun zion:

-Zure lanak egiten erakutsi ez, eta, horiek zelan egin asmatu ezinik, nirea egitea ahaztu zait. Baserriko jabea zarenez gero, jakin beharko zenuke katuari ez zaiola txakur-lanik agintzen, ezta txorimaloari zurerik.

Bosgarren txahala


Utzi iruzkina: