arimateko

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-11-23 23:59

Gaztetan dantzan ibiltzen ginenean (neskaren batek baietz esaten zigun aldi bakanetan) hor hasten ginen hurbiltzeko estrategia dorpean. Kontua ahalik gehien arrimatzea zen, neskaren biguntasunetan gure gogortasunak estu-estu paratzea. Arrimatekoa onartzen zuen neskak gure bedeinkazio guztiak eramaten zituen; hura eragozteko ukondoak plantatzen zituenak, berriz, gure destaina besterik ez zuen jasotzen.

Gaurko ezberbak arrimateko berezi bati egiten dio erreferentzia baina: hurbilketa fisikoaz barik, hurbilketa sentimentalaz ari gara. Adibidez, lagunaren arima zauritua kontsolatzera hurreratzen garenean, arimatekoa egiten dugu: gure arima lagunarenera arrimatu. Zenbat bider behar izan dugu arimateko baten berotasuna, bakarrik sentitu garenean!

Eta zenbat kostatzen zaigun arimatekoak egitea! Gaztetan arrimatekoak egitea bezain ariketa gaitza da gero! Zergatik? Gorputzaren hizkuntzan dorpeak ginen modu berean, dorpeak garelako sentimenduen hizkuntzan. Nekeza egiten zaigu sentimenduak adieraztea. Zein eskolatan irakasten da hori?

ARIMATEKO: arimaren arrimatekoa; norberaren arima beste batenera arrimatu (kontsolatzeko, berotzeko, maitatzeko…).


Utzi iruzkina: