Apostua
Zubiondo herri txiki bat da
ibai txiki baten ondoan.
Antzina
hango biztanleek
besterik ezean
harriz harri zeharkatzen zuten ibaia, jauzika.
Zurezkoa egin zutenean
gurdiak pasa ahal izateko
harginak bere burua bota zuen zubitik behera
Gero
zurezkoaren gainean porlanezkoa eraiki zuten
kotxeak ere pasa zitezen herrira
eta arotzak bere burua bota zuen zubitik behera
eta jatetxearen ugazabak ere
autopistakoek kamioi astuneko zubia ireki eta berehala.
Gaur egun
autopistako zubiaren gainetik
Abiadura Handiko Trenaren zubia dago
Eta Zubiondoko alkate berdeak
orain nagoen leku berberetik
bere burua bota du zubitik behera
Ni, maitasun istorio lazgarri baten ondoren negar egitera etorria naukazue
hona,
baietz trenak gainetik pasatu anpulu jarioa ibaira heldu aurretik
Iruzkinak
Utzi iruzkina: