androkila
Pertsona batzuen sexua misterioa izaten da, haien hazpegiei erreparatuz gero. Nekeztxo asmatuko duzue gizonezkoa edo emakumezkoa den, bietatik baitute zerbait. Horrelakoei gure ezagun batek neutroi deitzen die. Andre femeninoa eta andro maskulinoa nahastuta, hitz-joko politak sor daitezke. Androide hitza, adibidez, neutroi horiek izendatzeko erabil genezake, guztiz andre edo andro ez diren horiek.
Edozein modutan ere, gaur dakargun ezberbaren esangura beste bat da. Badu zerikusia neutroi edo androideekin, androkilak sexu bat izan arren beste sexuaren antza hartzen baitu. Zehazki, andre itxura duen androa da androkila. Arrazoiak artistikoak izan daitezke, baina sarri fetitxismoa eta exhibizionismoa ere tartekatzen dira androkilismoan. Androkilek halako euforia erakuste-zalea izaten dute, gustatu egiten zaie identitate bikoitz horrekin jokatzea: gizonezkoak direla onarturik, emakume agertzea gustuko dute, modu nabarmenegian gainera, modu eskandalagarrian. Andrakila panpoxen antzera janzten dira, baina ez dira andreak, androak baino.
ANDROKILA: trabesti, emakume jantzita dabilen gizonezkoa.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: