alkalte
Gure osabak hau esaten zuen: “Aukeran, nahiago dut alkate maltzurra ergela baino. Maltzurrak, batzuetan, atseden hartzen du”. Ez zitzaion arrazoirik falta! Alkate ergelentzat, Gotzon Garatek badu atsotitz bat: “Astoa alkate” (Asto gizagaixook! Zer egin dute, horrela irain ditzagun?). Horrelako alkate atunburuak, guardia zibilak bezala, hobe urruti izan, badaezpada ere!
ALKALTE: herriari on barik kalte egiten dion alkatea; alkate ezereza, ezgauza, gelbera, ketoa, odolbakoa.
Ederra tokatu zaigu alkalte gauzaeztan honekin! Kate luzea egin daiteke alkalte honen aldrebeskeriak ilaran jarriz gero!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: