Abismoa

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2012-02-10 08:24

Atzo eguraldi ona egin zuen

Jauna lehen aldiz hartu zutenentzat

eta igogailuari hariak pitzatu zitzaizkion

eta atsoa eta biok

igogailuko zulora amildu  ginen.

 

Atzo eguraldi ona egin zuen

Afrikatik etorritako enarentzat

eta txalupari olak zulatu zitzaizkion

eta emigrantea eta biok

itsasoko zulora amildu ginen.

 

Atzo eguraldi ona egin zuen

tabernaz taberna ibiltzen garenontzat

eta gibelari zirrosiak hazi zitzaizkion

eta laguna eta biok

bizitzaren zulora amildu ginen.

 

Lodinowsky


Utzi iruzkina: