200.000 dolar

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2024-05-25 15:42

III. Mundu Gerra hurbil dagoela-eta, enpresa baten propaganda heldu zait, Martitz planetan lur-sailak eskaintzen dituena. Prezioa ez zait demasekoa iruditu: Donostiako pisu asko zatia garestiagoak izaten dira.

Badut dirutxo bat aurreztuta, eta inbertsio ona iruditu zait. Auskalo, gerra hasten bada mundu guztiak alde egin nahiko du eta orain erositakoa prezio hobean salduko nuke.

Mezua bidali diot enpresari, eta lur-sail bat aukeratu dut, polit-polita. Enpresak esan dit prezioaren erdia orain ordaindu behar dudala, eta beste erdia Martitzera heltzen naizenean.

Hala egin dut. Honela idatzi diet:

"Puntuaren osteko zeroak bidaltzen dizkizuet. Martitzera heltzen naizenean, puntuaren aurreko kopurua igorriko dizuet".

Bernardo Kapanaga


Utzi iruzkina: