UDABERRIARI BIDEA ITXIKO AL DIOGU?

“Loreak moztu arren ezin izango dute udaberriarekin bukatu” zioen Pablo Nerudak, idazle Txiletarrak. Esaldi honen harira hausnarketa, galdera eta proposamen batzuk zurekin konpartitu nahi ditugu.

Gure lurralde honetan udaberriari bidea etengabe mozten diote. Hormigoia hedatzen den neurrian lurra desagertzen da eta berarekin batera ezinbesteko dugun biodibertsitatea. Abiadura Handiko Trenaren lanek atsedenik gabe jarraitzen dute gure errekak, bailarak eta mendi magalak suntsituz, zuhaitzak desagerraraziz eta lurra era itzulezinean urratuz. Onura ekonomikoa ekarriko digula diote politikariek. Baina,ba al zenekien Espainako Estatuak abiadura handiko kilometro gehien duen herria dela…munduan? Eta aldi berean langabezi tasa altuela duena Europan?

Denok ari gara krisia pairatzen era batean edo bestean. Gazte gehienok langabezian gaude, langileoi lan baldintzak kaskartzen dizkigute, euskera eta kulturarako aurrekontuak murrizten dizkigute, emakumeok krisia inork baino gehiago sufritzen dugu, eta bitartean 10.000.000.000 euro ari dira AHTrako bideratzen.

Zein da zure iritzia hau guztiari buruz?

Udaberriaren bidea lurrak, naturak eta jendarte justuak osatua dago. Abiadura Handiko Trenak berriz basamortua, dirudunen nagusitasuna eta herritarron zapalkuntza uzten ditu bere atzean igarotzen duen lekutikan.

Udaberriaren bidea aukeratzen ba duzu gonbidatu nahi zaitugu ekainaren 11an Arrasaten AHTren aurka “Tenemos argumentos para parar un tren AHT gelditzera goaz!” lelopean egingo dugun manifestaziora. Eta Bidasoa Txingudiko jende gehiago animatzeko behar zaitugu argazki kolektibo erraldoia egiteko.

Ostiral honetan, ekainaren 3an iluntzeko20.00 Urdanibia Plazan aterako dugu argazkia. Zatoz!

Bidasoa Txingudi AHT GELDITU!

EKAINAK 11, ARRASATEN

AHTren AURKAKO MANIFESTAZIO NAZIONALA

Tenemos argumentos para parar un tren, AHT gelditzera goaz!

AHT Gelditu! Elkarlanak, AHTaren aurkako talde eta erakundeen koordinadorak, datorren Ekainaren 11rako manifestazio nazionala antolatu du Arrasaten tenemos argumentos para parar un tren, AHT gelditzera goaz!lemapean. Manifestazio honen helburua AHTaren aurka dauden sektore sozial anitzen bilgunea izatea da: azpiegitura honen obrak gelditzearen, gizarteari erabakitzeko eskubidea itzultzearen eta, gaur egungo garraio eta lurralde antolaketa ereduaren inguruan eztabaida sozial zabal bat irekitzearen alde dauden sektore guztiak mobilizatzea.

AHTak suposatzen duen diru xahuketa salatu nahi dugu. AHTa ekonomia publikoentzako hipoteka bat da. Azken urteetako azpiegitura politiken ondorioz gastu publikoaren igoera neurrigabekoa izan da, gainera hauek ez dute inolako onura ekonomiko ezta sozialik ekarri, eta horrela aitortu zuen Jose Blanco Ministroak iaz azpiegitura publikoen politika sostengaezina zela esatean. AHTa eraikitzeko xahutzen diran baliabide publiko guztiak direla eta, ondorio larriak sortu dira sektore publikoan: osasun zerbitzuen kalitatea gutxitzea eta murrizketak hezkuntza eta zerbitzu sozietan. Nola defenda daiteke gure eskubide sozialak bermatzeko dirurik ez dagoela, aldi berean AHTaren eraikuntza lanetak milaka milioi gastatzen dituztenean? Enpresari bakan batzuen aberasteko nahiari eta obra honen politika sustatzailei esker, hauen interes pribatuek ongizate publikoaren gain lehentasuna dute, gizartearen prekarizazioa eta mailaketa larrituz.

AHTaren obretan ari diren langileek dituzten lan baldintza negargarriak ere salatu nahi ditugu. Iada 4 pertsona hil dira obretan, 10 ordu baino gehiagoko lan orduak eta lan istripuen prebentziorako neurririk eza gailentzen dira. Administrazioak laneko segurtasuna faltaren eta lan istripuen aurrean begiak ixten ditu. AHTari loturiko lanpostuen sortzea, aberastasuna eta ongizatea gezurra besterik ez dira. Gaur egun espainiar estatua abiadura handiko km. gehien duen estatua izan arren, langabezi tasa altuenak dituena da, eta are gehiago, Europa mailan hazkuntza ekonomikorako aukera gutxien dituen estatua ere bada. Argi dago guzti honetan ondo ez dabilen zerbait dagoela...
Gure lurraldea suntsitzen ari dela salatu nahi dugu. AHTak naturgune eta ekosistemen txikitzea dakar, milaka lur hektareen okupazioa dakar, eta nola ez, honekin batera, nekazal eta abeltzantza jardueren desagertzea. Horregatik, lurjabeak, baserritarrak, udalak eta kaltetutako herriak gure lurraldea eta gure bizimodua defendatzera deitzen ditugu. AHTa lurraldearen antolakuntza orekatuaren hondamena da, izan ere, erdibidean dauden herri eta eskualdeak izango baitira, nekazal guneekin batera, obra izugarri honen ingurumenaren gaineko eragina jasango dutenak.

AHTa inposatu diguten eredu sozioekonomikoaren ondorio zuzena da, interes ekonomiko pribatuak ditugun baliabide natural mugatuen gainetik ezartzen dituen eredu neoliberalaren ondorio zuzena. Baina AHTa ez da gizarte honek sufritzen duen gatazka sozioekologiko bakarra, badaude gizartearen interesen aurka eta ekologikoki sostengarriak ez diren beste proiektu batzuk gure inguruan: Boroako zentral termikoa, Muskizko Coke planta, Garo?ko zentral nuklearra, Supersur-a, Gues-Itxaso tentsio altuko linea elektrikoa, Castejon-go zentral termikoak, Zubietako erraustegia, Jaizkibel-ko superportua... eta ezin ditugu alde batera utzi azpiegitura hau egiteko ezinbestekoak izango diren harrobiak (Ma?riko Markomin-Goikoa, Abadi?ko Atx-Txiki, Foruko Pe?-Forua, Udalaitz, Mutrikuko Olatz harrobia, Debako Sasiola, Cantera de Magna en Zilbeti ...). Guztiek dute jatorri berbera: interes ekonomiko pribatuak; guztiek dute prozedura berdina: inposizioa; eta guztiek dute ondorio berbera: hondamendi sozial eta ekologikoa.

Amaitzeko, gure lurraldea defendatzeko deialdia luzatzen dugu, bere egunean Lemoiz gelditu zen, mobilizazio sozialak Nafarroako tentsio altuko linea elektrikoak birplanteatzea lortu zuen, epaitegiek behin baino gehiagotan Castejon-go zentral termikoen legezkanpokotasuna aldarrikatu badute, gaur egun Pasaiako superportuak inoiz baino zailtasun gehiago baditu, zergaitik ez da posible izango AHTa gelditzea?


Utzi iruzkina: