TXINGUDIKO AHT GELDITU!! ELKARLANA AZKENEKO GERTAKARIEN HARIRA
 Excavacios 
Ugarte S.L. enpresak AHTren eraikuntza lanetan parte hartu du, Legution 
eta Arrazua/Ibarrundia udalerrietan, Altuna y Uriaren enpresaren azpi-kontrata 
gisa.
Excavacios 
Ugarte S.L. enpresak AHTren eraikuntza lanetan parte hartu du, Legution 
eta Arrazua/Ibarrundia udalerrietan, Altuna y Uriaren enpresaren azpi-kontrata 
gisa. 
Abuztuaren 
23an, AHTren eraikuntzaren aurkako hainbat lagunek salaketa ekintza 
baketsua egin zuten enpresa horrek Irunen dituen bulegoetan.  
Txingudiko 
AHT Gelditu Elkarlanak! bere gain hartzen ditu sinatzen dituen ekintzak 
eta agerkariak. Egiten dugun lana jendaurrekoa da, eta gure jardueraren 
inguruko informazioa http://www.blogak.com/txingudiahtez web orrian eskura du interesa duen 
edonork. 
Irunen, AHTren 
aurko ekintzaileek Excavaciones Ugarte S.L.ren jarduna salatu dute. 
Ekimen horrekin bat egiten dugu. Horretarako, bi pankarta eta kartelak 
jarri zituzten, batetik, eta bestetik, parodia egin zuten Irungo merkatuan, 
eta herritarrei esku-orriak banatu zizkieten. Material hori guztia bildu 
dugu. Kontsulta egin nahi duenak eskatzea besterik ez du. 
Excavaciones 
Ugarte S.L.k Txingudiko AHT Gelditu! Elkarlaneko helbide elektronikora 
mezua bidali zuen. Bertan dioenari jarraiki, abuztuaren 23ko protesta 
ekintzaren ondorioz AHTren eraikuntza lanetan ez segitzea erabaki zuten.  
Horren harira, 
gure balorazioa baikorra da: 
- Herritarren jendaurreko salaketa ekintza baketsuen bidez egitasmoa geldiarazi daitekeela erakusten du.
- AHT egitasmo inposatua da. Gure lurra, gizartea, ekonomia eta kultura babestu behar ditugu tamainako erasoaren aurrean. Horregatik, egitasmoaren bultzatzaileen jarduna publikoki salatzen segituko dugu.
 Horrez gain, 
gure helbidean Excavaciones Ugarte S.L.ren mezua jaso genuenetik enpresa 
horren jardunaren aurkako salaketa publikoa eten dela nabarmendu behar 
dugu.
Horrez gain, 
gure helbidean Excavaciones Ugarte S.L.ren mezua jaso genuenetik enpresa 
horren jardunaren aurkako salaketa publikoa eten dela nabarmendu behar 
dugu.  
Intoxikazioa 
eta amesgaizto kriminalizatzailea: 
- Excavaciones Ugarte S.L.k eraikuntza lanak uztea “mehatxu terroristen” ondorioa dela zabaldu zuten ABCk eta Antena 3ek. Gertaerak desitxuratu eta informazioa manipulatu dute, helburu argi batekin; AHTren aurkako eta lurraren aldeko oposozio legitimoa kriminalizatu nahi dute.
- Alegiazko gertaera horren gainean eraiki dira gerora errenkadan egin dituzten elkartasun adirazpenak; Irungo PNV, Santano, PP, Adegi, Eusko Jaurlaritza…
- Ingurumenarentzat 
 eta herritarrentzat benetako mehatxua AHTren inposaketa da. 
 
- AHT geldiarazteko konpromisoa, eta, ekonomia, gizarte eta garraio eredu orekatu baten aldekoa, berretsi nahi dugu.
- Helburu horiek lortzeko orain arteko bideari eutsiko diogu:
- Informazioa eta sentsibilizazioa.
- Herritarren parte hartzea.
- Ekintza publiko baketsuak.
- Desobedientzia zibila.
Euskal Herrian 
milaka Ha dinamita erabiliz txikituko dituen egitasmoa sustatu eta txalotzen 
dutenek bortizkeria zale gisa aurkeztu nahi gaituzte.  
Benetako eztabaida 
soziala desbideratu nahi badute ere, orain arteko lanarekin jarraituko 
dugu.  
Herritarrak 
deitu nahi ditugu datozen egunotan egingo ditugun mobilizazioetan parte 
hartu dezaten. 

Iruzkinak
Utzi iruzkina: