TXINGUDI BIZIRIZ AHT-RIK EZ!!!
Abiadura Handiko Trenak Txingudi bailararen metropolizazioa ekarriko luke eta honekin batera gure eskualdearen eraldaketa sakona. Onerako edo txarrerako?
Txingudi bailararako dauden egitasmoak gauzatuko balira gure inguruko landak, basoak, bailaratxoak eta mendi magalak suntsituak geratuko lirateke betirako. Gugandik milaka kilometrotara ekoiztutako salgaien biltegi eta pasabidea bilakatuko litzateke gure eskualdea.
Garraioaren hazkundea eta lanpostuen sorrera parekatu egiten dira askotan. Baina errealitateak frogatzen duenez, urrundik ekoiztutakoa komerzializatzeak bertako industria, komertzio eta nekazaritza txikiak kaltetu egiten ditu beraien desagerpena ekartzeraino.
Krisia areagotuko balitz inguruko lurrak gure elikaduraren bermea izango lirateke. Horrexegatik uste dugu dauden bezala mantendu beharko genituzkeela aurreikusita dauden AHTa bezalako egitasmoak bertan behera utziz.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: