IRUNGO POSTONTZI GUZTIETARA AILEGATU GARA!

Txingudiko AHT Gelditu! Elkarlanak AHTaren inguruko informazio falta eta ezkutukeria hasiera-hasieratik salatu ditu, baina bereziki, ikasturte honen hasieran herritarrak informatzeko erantzukizuna geure gain hartu genuen.

Krisi testuinguru honetan, AHTaren eraikuntzak ekarriko lukeen itzelezko galera ekonomiko eta sozialaren dimentsioaz ohartarazi nahi dugu jendartea. Horretarako, kalitatezko egunkari berezia kaleratu berri du AHT Gelditu! Elkarlanak, informazio eta datu ugariz hornitua.

Gaurkoan, Txingudiko AHT Gelditu! elkarlaneko kideok, 20.000 egunkaritik gora banatu ditugu Irunen, etxez etxe eta auzoz auzo. Ekimen ikusgarri honen bidez hiru helburu izan ditugu.

  • AHTaren inguruko informazioa eskaintzea herritarrei.

  • Irunen gaiarekiko eztabaida berpiztea.

  • Bidenabar, aukera baliatu dugu urtarrilaren 23an Hendaiatik Irunera egingo den manifestaziorako deialdia egiteko.
IMG_0010 IMG_0006 IMG_0011


Utzi iruzkina: