IBILALDIA datorren igandean (2007/11/25)
IBILALDIA EZ DIRA PASAKO!
AHT GELDITU! GURE ESKU DAGO!
Ibilbidea: 9:30ean: Behobiako Punttaseko borobiletik abiatuko gara.
AHTk kaltetuko lituzkeen inguruak ezagutuko ditugu.
Behobia, Meaka, Olaberria, Lapitze eta Landetxan barrena.
14:00etan: Irungo Gaztetxean bazkaria egingo dugu.
16:30: Kafe-eztabaida.
INFORMAZIO EZA
Abiadura Handiko Trena pasatuko litzatekeen herrietan, biztanleen %42k batere informaziorik ez dute eta %33k informazio gutxi; hiriburuetan oso antzekoak dira emaitzak.
HELBURUAK
Gaia gizarteratzea.
Inposaketa salatzea.
Mobilizazioaren bidez AHT gelditu daitekeela aldarrikatzea.
MEZUA
Martxarekin garraio eredu iraunkorraren aldeko mezua zabaldu nahi dugu.
Lurra, gizartea, ekonomia, kultura; horiek guztiak eredu neoliberaletik babestu behar ditugu. AHT da horren erakusgarri nabarmena.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: