AHT GELDITU!! GURE ESKU DAGO!! IBILALDIA IRUNEN
Honekin batera, ibilaldiaren harira prestatu dugun idatzia bidali dizuegu. Bide batez, deialdia gogoraraziko dizuegu:
- Eguna: Azaroaren 25ean, igandearekin.
- Tokia: Behobiako Punttaseko borobilean (A8ko zubiaren azpian).
- Ordua: 9:30ean.
Garraio publikoan hara ailegatzeko (batez ere Irundik kanpo etorriko direnentzat).
Behobiarako autobusa goizeko 9:00etan ateratzen da ospitaletik.
http://www.irun.org/eusk/1vivir/autobuses.asp#a
IBILALDIA
LURRA DEFENDA DEZAGUN!
GURE ESKU DAGO, AHT GELDITU!
Duela zenbait hilabete biltzen hasi ginen Txingudiko AHT GELDITU! ELKARLANA osatzen dugun talde eta norbanakook, erresistentzia biderkatzeko garaia baita. AHT egitasmo izugarria da, suntsitzailea, eta gure esku dago, denon artean indarra egiten badugu, hainbesteko kaltea ekarriko digun asmo txikitzaile hori gelditzea.Egitasmoaren inguruko informazio eza ikaragarria izan da hasiera-hasieratik. Duela zenbait hilabete egitasmoari buruzko ikerlan baten emaitzak plazaratu genituen. Hiriburuetan eta Irunen hainbat galdeketa egin ziren, eta horien arabera, herritarren gehiengo zabal batek ez zuen inolako informaziorik jaso, edo eskas zuen informazioa. Halaber, informazioa zutenen artean askosez ere hedatuagoa zen AHTren aurkako jarrera. Orduan azaldu genuen, gure egiteko nagusia izango zela, eraikuntza lanen hasiera geldiarazteko etengabeko salaketa lanarakin batera, herritarrei erakundeek ezkutatzen dieten informazio ailegaraztea. Bi helburu horiekin antolatu dugu igandeko ibalaldia. Ingurune kaltetuak bisitatuko ditugu eta egitasmoaren inguruko informazioa elkar trukatuko dugu, salaketa egitearekin batera.
Abiadura Handiko Trenak ez die benetako gizarte premiei erantzuten. Herritarren gutxiengo batek baino ez luke erabiliko, eta horietatik askok oso noizean behin. Nola liteke bada tamainako dirutza, 9.000 milio € xahutzea herritar gehienen garraio beharrizanak asetuko ez dituen egitasmo batean? Onargarria al da lurrari eta inguruneari eragingo dion kaltea? Ametitu al daiteke hainbeste nekazal lur suntsitzea? Zein garapen motaren izenean justifika daiteke hori?
AHT geldiaraztea eskatzen duten ahotsak gero eta anitzagoak dira, eta gero eta ozenago entzun daitezke. Ingurumaria honetan, Eusko Jaurlaritzak eraikuntza lanen hasiera iragarri du, eta dagoeneko, AHT-ko zenbait lan egin dituzte Eibar-Gasteaiz autobideko eraikuntza lanak baliatuz.
Horregatik, mobilizazioaren bidea indartzeko garaia dela uste dugu. Herritar eta gizarte eragile orori deia egin nahi diegu AHT gelditu arte elkarlanean aritzeko. Beste eredu baten alde egin beharra dago, bide horrek galbidera baikaramatza. Horien oinarriak hauexek lirateke:
- Lurrarekiko (ingurugiroa) oreka eta benetako iraunkortasuna.
- Nekazal lurren babesa.
- Herritarron benetako premiak.
- Garraio publiko merke eta iraunkorra.
- Energia kontsumoaren murrizketa.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: