AGERRALDI PUBLIKOA
 Goizeko 11:12etan, Irungo Renfeko geltokitik aldiriko trena hartu dugu
AHT Gelditu! Elkarlaneko kideok, eta prentsaurreko-parodia egin dugu
Irundik Oreretara doan tartean. Ekintza honen bidez, egitasmo
suntsitzaile honen inguruan dagoen informazio eza salatu naiz izan
dugu, eta behingoagatik, gelditu dezatela esijitu. Geltokiko buruak
AHTren bultzatzaile diren insituzio eta alderdien jarrera salatu du,
eta egitasmoak eragingo lituzkeen eragin kategarrien berri eman die
bidaiariei.
Goizeko 11:12etan, Irungo Renfeko geltokitik aldiriko trena hartu dugu
AHT Gelditu! Elkarlaneko kideok, eta prentsaurreko-parodia egin dugu
Irundik Oreretara doan tartean. Ekintza honen bidez, egitasmo
suntsitzaile honen inguruan dagoen informazio eza salatu naiz izan
dugu, eta behingoagatik, gelditu dezatela esijitu. Geltokiko buruak
AHTren bultzatzaile diren insituzio eta alderdien jarrera salatu du,
eta egitasmoak eragingo lituzkeen eragin kategarrien berri eman die
bidaiariei. 
Bereziki Txingudi alde honetan eragin lazgarria du
garraioaren hazkundearen etengabeko logikak, eta hori ere salatu nahi
izan dugu. AHT logika horretan areagotzea dakar. Bukatzeko, herritarrei
jarrera aktiboa hartzeko deia egin dugu. 
Honekin batera, ekintza honetako argazkiak eta agerraldiko
testua bidali dizkizuegu. Oreretatik Irunako bueltan, ekintza
errepikatu dugu, eta ederki joan da dena. 
AHT GELDITU!
GURE ESKU DAGO!
TXINGUDIKO AHT GELDITU! ELKARLANA
 
Irakurritako komunikatua
Egun on denoi: 
Ongi etorriak eta eskerrik 
asko gurekin bidaiatzeagatik. Enpresa honetako ordezkari naizen aldetik 
zuen ongizatearen erantzule ere banaiz, eta bidaia ona izango duzuela 
espero dut. 
     Zuen 
baimenarekin, Abiadura Handiko Trenaren eraikuntzari buruzko hainbat 
kontu aipatuko dizkizuet. Izan ere, egitasmo horrek eragingo dituen 
izugarrizko kalteak ezagutzeko eskubide osoa duzue, eta etengabe, funtsezkoa 
den informazioa ukatzen ari digute. 
      “Euskal 
Y” izeneko egitasmoak ez die erantzuten aldiriko zerbitzu honen erabiltzaileen 
benetako interesei. Hiriburuen arteko bidaiak egiten dituztenei baino 
ez die mesede egingo, eta bidaia guztien % 3 da soilik mota horretakoa. 
Joan-etorrien %97 herri eta eskualdeen artean egiten dira. Ingurumenean 
eta ekonomian hainbesteko kaltea onar al daiteke? Joan-etorrien %3 horrek 
justifikatzen al du tamainako txikiziorik?  
     AHTren 
ohiko erabiltzaileen soslaia bestelakoa da. Enpresariak, politikariak 
eta enparauak izango dira onuradun nagusiak. Hortaz, gutxiengo batek 
erabiliko duen azpiegitura erraldoia nahi dute eraiki, denon diruarekin, 
eta sekulako kalteak eraginda ingurumenean. Gehiengoak beharrezkoak 
dituen garraio zerbitzuentzako, berriz, eskas da inbertsioa. Horrek, 
noski, badu bere isla kalitatean, maiztasunean, segurtasunean, etab. 
     AHTren 
kostua ikaragarria izango da, 9.000 milioi €-koa. Ez izan inolako 
zalantzarik gastu horrek aldiriko zerbitzu honengan eragin kaltegarria 
izango duela. Garraio publikoak ez du diru iturririk izango urte luzeetan. 
Era berean, aurreikusi dezakegu benetako premia sozialentzako gastu 
publikoa nabarmen murriztuko dela, edo ez dela haziko beharren neurrian, 
hezkuntzan, osasunean, etxebizitzan, gizarte laguntzan, etab.  
     Herritarrentzako 
egiten dut lan, eta euren premiei benetan erantzungo dien zerbitzu publikoaren 
aldekoa naiz. Benetako beharrizanei, orokorrei eman behar zaie erantzuna. 
Egitasmoaren bultzatzaileek denon mesederako izango dela esaten dute, 
baina epe motzeko interes partikularrak dituzte gidari. PSOE eta PNV 
alderdiek erkidegoaren garapena ahotan dutenean, gutxi batzuk lurra 
txikituz beste batzuen bizkar aberasteaz ari dira. Egundoko etekinak 
aurreikusten dituzte, eta orain leial jokatuko dute babestu eta aupatu 
dituzten eraikuntza enpresa eta harrobiekin. Negozio borobila baino 
ez dute burutan, eta gainerakoak eurei bost. 
     AHT 
bultzatzen duten alderdi eta erakundeen arabera, kamioi gutxiago ibiliko 
da errepideetan, eta trafikoa arinduko da. Euren aurreikuspenen arabera, 
eguneko 1.000 kamioi gutxiago ibiliko da. Beste behin ere, ezinbesteko 
informazioa ezkutatzen digute. Biriatutik eguneko 10.000 kamioi pasatzen 
dira, eta hazkunde maila honekin segituz gero, 2015ean, 15.000 pasako 
dira. Horrela nekez arinduko da errepideetako trafikoa. Aitzitik, mugagabeko 
hazkunde honek arazoak areagotuko ditu aurrerantzean, eta dagoeneko, 
nahikoa kezkagarria da egoera. Gauzak horrela, zenbat AHT beharko lirateke 
errepide bidezko merkantzien garraioa murrizteko? Ba al da nahikoa lur 
horretarako?  
     Iinformazio 
eza agerikoa da. Gure erabiltzaileek, eta, herritarrek oro har, ez dakite 
deus AHTri buruz. Informazioa ematea erakundeei dagokie, baina 
behin eta berriz ukatu egin digute eskubide hori. Berriki egindako ikerketa 
soziologiko batek argi erakutsi du herritarren %1ek baino ez duela zuzeneko 
informazioa jaso erakundeen aldetik. Baldintza hauetan herritarren 
parte hartzea eta eztabaida soziala ezinezkoak dira, eta horren erantzule 
dira egitasmoaren sustatzaileak, erakundeak zein alderdiak.  
     Ikerketa 
horrek utzi du beste ondorio aipagarririk. Zenbat eta informatuago egon 
(batez ere egitasmoa zalantzan jartzen duten taldeen lanari esker), 
orduan eta nabarmenagoa da aurkako jarrera. Hainbat eta gehiago jakin 
AHTk ingurumenean, gizartean eta ekonomian eragingo dituen kalteei buruz, 
orduan eta nabarmenagoa da iritzi kritikoa. 
     Horregatik 
guztiagatik, bidaiariok, ez izan aktore pasibo. Informa zaitezte, gaia 
aztertu, eta har ezazue jarrera aktiboa. Denon esku dago erokeria gelditzea!! 
Irunen, 2007ko ekainaren 23an
TXINGUDIKO AHT GELDITU ELKARLANA!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: