Are you ready?

No profile photo Tortolika Rules | 2007-01-23 22:17
1

Are you ready??? Datorren barikuan, otsailaren 2an, bi talde handi taularatuko die Arrasateko 3.60 aretuan. Thunderbolts eta Sexty Sexers.  

Thunderbolts Dictatorseko eta Manowar taldean esku hartutakoek eta Sex Museum taldeko Fenando Pardo eta Miguel anaiek osatzen dute. Thin Lizzy taldearen bertsioak egiteko batu ziren eta talde mitikoaren abestiak zein beste hainbat abesti mitiko entzuteko aukera izango da.

Sexty Sexers, berriz, ezagunak egin dira jada Euskal Herri osoan zehar. Iluntze berri baten bila diskarekin Euskal Herriko bazter guztiak astindu zituzten pasa den urte osoan zehar. Otsailaren 2 honetan diska berrian bilduko diren hainbat abesti entzuteko aukera izango dugu.

Hementxe, ikusiko dugunaren zipriztin bat:

 

indezent

indezent 2007-01-24 08:45 #1

Aupa Nerea! gutxi falta zaizula lan danak bukatzeko. Ni ya oporretan jajaja


Utzi iruzkina: