OSO TXIKIA NINTZELA...

maren.erice@jakintza.net 1646985764829 TIPITAPATIPITAPA... | 2022-03-10 12:21
1

Itsasondoko haurtzaindegian egon nintzen baina bi urte pasatu ondoren HHra pasatu nintzen. Oso pozik joaten nitzen ikastolara lagunekin eta irakasleekin egotera baina nahiz eta oso pozik joan esnatzerakoan beti nire gurasoekin haserretzen nintzen. Ikastola eta gero, bertan euskal dantzak edukitzen nituen, eta batzuetan ikastolako parkean gelditzen nintzen edo liburutegira joaten nintzen. Egunero jangelan bazkaltzen nuen eta beti Ainhoarekin ibiltzen nintzen. Siesta botatzeko ere berekin egiten nuen. Oso lagun onak ginen. Nire lagunik hoberenetakoak Ainhoa eta Xantalen ziren eta beti beraiekin egoten nintzen. Pare bat urte pasata, pixka bat handiagoa nintzenean, Beasainera joaten nintzen nire amaren dendara arratsalde pasa,  nire ahizpa eta lagun batekin. Egunero egoten nintzen nire ahizparekin jolasean. Nire amonaren etxera joaten nintzenean nire lehengusuekin ibiltzen nintzen. Udan nire amarekin egunero pistina joaten nintzen eta beti lagun batzuk aurkitzen nituen. LHra pasatu nintzenean pixka bat zailagoa egin zitzaidan baina hala ere, oso pozik joaten nintzen. Askoz ezberdinagoa zen. Gimnastika arritmikoan apuntatu nintzen eta oso gogorra egin zen baina asko gustatu zitzaidan. Lehiaketak egiten genituen. Gero eta handiagoa nintzen eta LHko urteak goraka zihoazen. Bigarren mailan ez nuen aldaketa handirik ikusi, baina hirugarren maila iritsi zenean gela aldaketak egon ziren eta lagunak separatu egin ; Itsaso, Leire eta niri eta dagoeneko oraindik batera gaude. Atletismoan apuntatu nintzen eta krosak, lasterketak, erreleboak… egiten nituen. Eskola kirolean ere apuntatu nintzen, astean behin entrenamendua edukitzen nuen eta asteburuetan alderdiak. Ikastolan gero eta zailagoa…. (?)   5.maila eta 6.mailan zerbait ezberdinagoa zen baina ez nuen ezberdintasun handirik ikusten. Eta urtea pasatu ondoren DBH1eko ordua iritsi zen, hau bai ezberdina; hau da, talde aldaketa, irakasle ezberdinak, gai  guztietarako                         

irakasle bat, azterketa pila bat… Eta orain, azken hiruhileko honetan azterketa pila bat eduki ditugu eta oraindik asko falta zaigu. Baina hiru aste falta dira  DBH1 bukatzeko. Azkeneko hiru egunak Bilanañera goaz ondo bukatzeko urtea.

 

ETA HAU IZAN DA DENA!!

leire.rivera@jakintza.net 1646909727721

Leire Adur Rivera Sarasola 2022-03-11 09:17 #1

Lan izugarria!


Utzi iruzkina: