Literatura Web 2.0 erara
Gaur egun literaturaz gozatzeko aukera berri asko sortzen ari dira. Sortu baino hobeto, deskubritzen ari garela esatea dago, gauza guzti hauek aspalditik daude eta. Hala ere, orain dela urte batzuk, liburu bat irakurtzea nahi bazenuen, erostea edota liburutegi batean hartzea beharrezkoa zen. Gaur egun, ordea, ez! Web 2.0 literaturari esker adibidez.
Horietako kasu bat, Missouriko instituto batean heman da, South Valley Jr Highean hain zuzen. Liberty herriko eskola honetan, Eric Langhorst izeneko irakasle batek, liburu bat blog batera igo du bere ikasleak irakurri dezaten. Liburu hori Guerrilla season du izena.
Nire ustez oso idea ona da, bizitzren alderdi guztietan aurreratu behar dugulako eta ezin gaitezkeelako teknologia berri hauetatik kanpo gelditu.
Iruzkinak
Joxe Aranzabal 2006-11-11 17:53 #1
Zer liburu proposatuko zenuke horrelako irakurketa partekatua egiteko? Bestetik, gogoan izan oraindik idazteko dituzula Tim O’Reillyrena, eta Iban Arantzabalek nahiz Irene Arraratsek emandako hitzaldien gainean. Ekin gogor, inoiz ez da-eta berandu!<br />
Utzi iruzkina: